Dario Fo eta Franca Rame berpiztuko dira Sanduzelaiko Civivox aretoan

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 26a, 18:05

Ostiralean 'BIBA VOI: Dario Fo eta Franca Rame akorduan' irakurketa dramtizatua eginen dute Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga aktoreek Sanduzelaiko Civivoxean arratsaldeko 19.30ean.

Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga aktoreek gorpuzten dituzte hainbat pertsonai, batzuetan antzeztuz, bestetan testoak irakurrita (irakurketa dramatizatua baita). Hauek lirateke irakurketa osatzen duten testu hautatu hoiek:

– MISTERIO BUFO: Lazaroren berpizketa (Patxo Telleriak euskarara ekarria); Eroa eta Heroia (Jose Mari Carrerek euskarara ekarria).
– FRANCA RAMEREN BAKARRIZKETAK: Andrea bere bakardadean (Mikel Martinezek euskarara ekarria); Andre guztiok daukagu istorio bera (Xabi Paiak euskarara ekarria).
– Anarkista baten ezusteko heriotza (Jon Aurrek euskarara ekarria)
– Adan eta Eva (Jose Ramon Utretxek euskarara ekarria)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!