Igotz Mendez, HOFE abeslariak, Amodioa izeneko diskoa plazaratu du. Metropoli Forala saioan izan dugu. Egile atarrabiarrak musika elektronikoa eta erritmo urbanoak uztartzen ditu lan honetan. Hitzak osatzerakoan kontrasteak maite dituela adierazi digu: maitasuna eta gorrotoa, iluntasuna eta argitasuna, alaitasuna eta tristezia. "Musika, artea, zinema, kultura diziplina gehienak gustuko ditut". Hala esan digu HOFEk. Artista eklektikoa, dudarik gabe.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!