Garagardo artisaua eta Arbizuko hestekiak Geltokiko dastaketa konbinatuan

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 11a, 19:47

Ostegun honetan bidezko merkataritzako txokolate-dastatzea, ostiralean Fuck You Trio Rock taldearen emanaldia eta maitzaren 19an Atala Brewing-eko artisau garagardoekin eta Embutidos Arbizuko hestebete eta pateekin dastaketa konbinatua eginen dira Geltokin

SZnatoki!

🔊 Ostiral honetan, maiatzaren 13an (19.00etan), ez galdu Fuck You Trio taldearen zuzenekoa Geltokin

🎸 Jazz-Rock-Fusioa akustikoan Iruñeko power trio honen eskutik, giro lasai batean tarte atsegin bat igarotzeko.

☝️ Gogoratu sarrera doakoa dela aforoa bete arte!

#EscenaLocal #TokikoEszena #SZnatoki #Km0Artistak

 

DASTAKETA KONBINATUAK
Ekoizletik ahora

🍺 Artisau garagardoak & Hestebeteak
Dastaketa konbinatuak bueltan dira Atala Brewing-eko artisau garagardoekin eta Embutidos Arbizuko hestebete eta pateekin.

👩‍🌾 Dastaketa ekoizleekin
Dastaketa Ainara Goikoetxeak (Embutidos Arbizu) eta Ander Labarik (Atala Brewing) zuzenduko dute, nork hobe beren produktuei buruzko guztia kontatzeko?

🥓  Dastaketa & pintxoak
Produktuak dastatuko ditugu eta, gainera, Geltoki Tabernak egindako hiru pintxotan gozatuko dugu.

📅 Data eta erreserbak
Hitzordua maiatzaren 19an izango da (19:00etan)
Izen emateak (12€) hemen > www.geltoki.red/dastaketa-konbinatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!