Euskal ekonomiaren eta enpresa-munduaren ekosistema ikusaraztea eta kohesionatzea du helburu egunkari berri honek. Niko Cuenca ekonomialari ezaguna eta Pilar Kaltzada eta Maite Reizabal kazetariaz daude proiektu honen sutatzaileen artean.
Estanflazioa zer den, Ukrainako gerraren ondorio ekonomikoak, langabezia edo enpresa jarduera nola doazen Euskal Herrian edo Errigoraren inguruko erreportaia dira apiriaren 25etik aurrera argitaratu dituzten lehen aleetako artikuluetako batzuk.