Zurragarramurdiko sorgin ehiza oholtzaratuko dute Alaitz BHIko ikasleek

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 6a, 08:20

Zugarramurdi, 1609ko urtarrila. “Sorgin ehiza” hasi zen, eta ondorio larriak izan zituen. Baina zer gertatu zen? Nortzuk izan ziren sorgin horiek? Zergatik erre zituzten bizirik? Magia, mitoak, kondairak… baina batez ere askatasunaren eta justiziaren aldeko borrokaren istorio bat. Barañaingo Alaitz BHIko Arte Eszeniko, Musika eta Dantzako batxilergoko ikasle eta irakasleek kolektiboki sortutatko azken ikuskizuna. 60 artista gaztek sormen eta hausnarketa prozesu baten emaitza eszenaratuko dute, musika, dantza eta antzerkiaren bitartez.
Hitzordua igande honetan, arratsaldeko 19.00etan, Barañaingo auditoriumean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!