Leire eta Sara: "Adineko emakumeek jasandako tratu txarrak salatu nahi ditugu"

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 5a, 20:58

Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko graduko ikasle talde batek abian jarri du crowdfunding kanpaina bat 'Muskil' izeneko laburmetraia errodatzeko. Sara Iriarte gipuzkoarra eta Leire Llano iruindarra izan ditugu solaskide Irrintzi Plazan. 

Filma 80ko hamarkadan garatzen da Muskil izeneko baserrian. Bertan adineko bikote bat bizi da, Ixabel eta Pedro. Pedrok tabernan pasatzen ditu egunak, Ixabelek baserrian bakarrik lan egiten duen bitartean.

Egun batean, bizilagun berri bat iristen da, Luisa. Luisa eta Ixabel hobeto eramaten diren heinean, Pedroren tratu txarrak areagotzen doaz.

Iñake Irastorza, Jose Ramon Soroiz eta Miren Arrieta izanen dira film honen aktore nagusiak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!