Oihane Garmendia: "Leihoek paisaiak beste modu batez ikusteko aukera ematen ahal digute"

Euskalerria Irratia 2022ko mai. 5a, 20:31

Poesiak eta ilustrazioak bat egin dute Iruñeko Walden liburudendan zabaldu duten erakusketan. Ekainaren 6ra arte aukera izanen dugu Iosune de Goñi eta Oihane Garmendia idazleen olerkiak irakurtzeko eta Haira Ariztegi eta Cristina Jimenez ilustratzaileen irudiak ikusteko. Larunbat honetan, 18:00etan, poema errezitaldia eginen dute bertan. Oihane Garmendiarekin bisitatu dugu erakusketa. 

Iosune de Goñi burlartarrak euskarazko bere lehen poesia liburua argitaratu berri du: ‘Gorputz baten azternak elurretan’, Pasaia Hiria Literatur saria hartu zuena. Oihane Garmendiak ere sari garrantzitsua hartu zuen duela bi urte: Iruña Hiria Poesia saria eta ‘Bidaia (h)ariketak’ izeneko liburuaren egilea da.

'Kontraespazioak' izeneko erakusketa honetan dauden poemak, aldiz, berri berriak dira, honetarako propio prestatutakoak. Oihane Garmendiari galdetu diogu, besteak beste, nola etorri zitzaizkion burura leihoen ideiekin lotutako olerki hauek.

Eta erakusketa bisitatzeaz gain, egileekin ere solas egiteko aukera izanen dugu bihar larunbatez, arratsaldeko 18:00etatik aurrera egin den errezitaldi berezian. Walden liburu dendan, Paulino Caballeron, badugu hitzordua asteburu honetan, beraz,  poesia eta ilustrazioarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!