Martxel Rodriguez: "Dantza bidez adierazi nahi duguna da egoera zailei nola egin aurre bertze baten laguntzarekin"

Euskalerria Irratia 2022ko api. 28a, 20:46

Ostiral honetan dantza garaikidearekin hitzordu garrantzitsua dugu Gayarre antzokian: Led Silhouette talde lesakarrak Los perros-Zakurrak bere muntaia berria eskainiko du Nafarroako Dantza Garaikidea programaren barrenean. Martxel Rodriguez dantzariarekin mintzatu gara Irrintzi Plazan. 

Iaz Nafarroako Gobernuaren Talentu Artistikoa Sustatzeko saria jaso zuen Martxel Rodriguez lesakarrak eta Jon Lopez dantzari madrildarrak osatzen dute Led Silhouette taldea.  Danimarkako Black Box Dance Company konpainian eta Kukai Dantza Taldearen Oskara ikuskizunean aritu dira, besteak beste.
Orain Marcos Morau koreografo ezagunarekin hilabetetan aritu dira lanean lan hau prestatzen.

Gayarre antzokian arituko dira Led Silhouetteko dantzariak ostiral honetan 20.00etatik aurrera, larunbatean Altsasuko Iortia kulturgunean izanen dira, maiatzaren 7an Lizarrako Los Llanos kulturgunean eta maiatzaren 8an Tafallako kulturgunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!