'Nomadak gaitun' azoka-festa eginen da larunbatean Iruñean

Euskalerria Irratia 2022ko api. 28a, 20:33

Dinagu emakume sortzaileen kolektiboaren ‘Nomadak gaitun’ azoka ospatuko da Geltoki, Karrikiri eta Labarekin elkarlanean. Euskal Herri osoko 25 emakumeren lanak ikusi eta erosteko aukera izanen dugu Geltokin goizeko 11.00etatik aurrera eta egun osoan zehar.

Baina larunbatekoa azokaz gain festa ere izanen da. Karrikiri, Laba eta Geltoki elkartu dira Dinagu elkarteko sortzaileei harrera emateko. Horrela goizeko 9.00etan gosaria eginen dute Laban, ondoren Kalejiran joanen dira Geltokira Kimbombo Brass Band taldearekin, 11.00eta zapiak buruan lotzeko tailerra eskainiko dute, 12.30etan bermuta Geltokin, eta arratsaldean Ipuin kontalaria Geltokin eta bukatzeko DJ Chey Vicoren emanaldia Laban, 19.30etatik aurrera.   

Geltokiko Katrin Ginea, Karrikiriko Izaskun Barber eta Dinaguko Ilazki Lilirekin mintzatu gara Irrintzi Plazan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!