Maiatzaren 6an estreinatuko du Jaso Ikastolak 'Sutan' musikala

Euskalerria Irratia 2022ko api. 28a, 17:47

Heldu den ostiralean estreinatuko dute aurtengo Jaso Ikastolaren musikala. 'Sutan' du izena eta XX. mendearen hasieran kokatzen da, 1909. urtean hain zuzen ere, Triangle fabrikan. Clara Lemich du protagonista, beste 20.000 emakumerekin batera “atorgileen greba” deituriko matxinada bultzatuko duena.

Bere lankideak grebara eramateko, istoriako emakumeengan bilatzen du inspirazioa: Cleopatra (Egitpon), Whan Zenyi (Txinan), Marie Coulon (Euskal Herrian), Emakume hauen istorioak irakurrita, indarra eta inspirazioa jasotzen du greba aurrera eramateko.
Istorio honek 2 helburu nagusi ditu:

1 Emakumeen lan-duintasunaren eskubideen aldarrikapena
2 Gizonezko eta emakumezkoen arteko desberdintasunak agerian jartzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!