Asteazkenean ‘Sanferminen oraina eta geroa’ aztertuko dute Carlos Perez Conde eta Reyes Ilintxeta kazetariek eta Paula Garcia Herri Sanferminak plataformako kideak.
Azken honen iritziz legerik gabeko hiri bezala aurkeztu izan da askotan Iruñea kanpotarren aurrean eta gaur egun bi irudi kontrajarriak dira nagusitzen direnak eta hori adeirazi digu Irrintzi Plaza saioan.
Ostegunean ‘Sanferminen kanpoko proiekzioa’z arituko dira hizketan Cesar Oroz marrakilaria, Joseba Santamaria Diario de Noticiaseko zuzendaria eta Sara Martinez Iruñeko Hotelen Elkarteko kidea. Eta ostiralean azken saioa eginen da: ‘Bat batekotasunaren eta parte hartzearen jaiak’. Bertan Mikel Urmeneta marrazkilaria, Aitziber Imizkoz turimo gidaria eta Gaizka Aranguren Ondare Inmaterialean doktorea.
Eta Sanferminetarako gero eta gutxiago falta den honetan, galdera bat: Herri Sanferminekin zer gertatuko ote da aurten? O plaza eta Errekoletasi agur esan beharko diegu?
Paula Garciari galdetu diogu eta Udalarekin negoziatzen ari direla egun hauetan, baina argi dagoela haien asmoa dela Herri Sanferminak berriro Runa Parkera bidaltzea.