120 herrialdetan egiten den ekintza honek Nafarroan ere badu oihartzuna bertan lanean ari diren 3 gobernuz kanpoko erakunderen bultzadari esker: Madre Corage, Fisc eta Fabre Fundazioa.
Madre Corage taldeko kidea den Paula Diazek horrela azaldu digu Irrintzi Plaza saioan zer egiteko asmoa duten egun hauetan.
Irakasleen zeregina funtsezkoa da hezkuntzarako eskubidea bermatzeko. Hala ere, irakasle kualifikatuen eta duintasunez ordaindutakoen defizita etengabe hazten ari da. Eta adibide bat jartzen dute: Saharaz hegoaldeko Afrikan, 15 milioi irakasle gehiago behar dira gutxieneko Kalitatezko hezkuntza bermatzeko.
Astean zehar Nafarroako berrogei ikastetxetan eginen diren jardueretan eta asteazkenean Tuteran eta ostegunean iruñean eginen diren ekitaldi nagusietan, hezkuntza inklusiboa, bidezkoa eta kalitatezkoa aldarrikatuko dute.