Txari Eleta: "Erromanikoa beste modu batez gozatu nahi dugu"

Euskalerria Irratia 2022ko api. 13a, 13:05

Ezohiko proposamen bat larunbat honetarako: yoga, soinua, natura eta erromanikoa bat eginez, topaketa berezia antolatu du Irantzuko Lurrak Turismo Partzuergoak Deierriko Montalbango San Martin baselizan, Txari Eleta musikaria eta yoga irakasleak gidatua.

Erromaniko garaiko baseliza hau Allotz herritik gertu dago eta  duela gutxi zaharberritu egin dute. Han meditazioa, yoga eta kaiku tibetarren musikaz gozatuko dute. Toki ederra bezain berezia Txari Eletak Metropoli Foralean  azaldu dugun bezala:

Goizeko 11:00etatik aurrera eginen dute saio hau heldu den larunbat honetan eta apirilaren 24an, igandean errepikatuko dute.

22 euroko matrikula ordaindu behar da eta izena emateko aukera dago 657 86 78 87 telefonora deituta edota www.txari.webnode.es gunean.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!