Helduentzako gazta eta ardo ekologikoen dastaketa apirilaren 21ean, haurrentzako sormen tailerrak hilaren 19tik 22ra, goizez, eta txikientzako gastro-show berezia apirilaren 22ko arratsaldean. Hauek dira eskolarik gabeko egun hauetarako Geltokin antolatu duten programazioa. Katrin Ginea koordinatzaileak azaldu digu dena Metropoli Foralean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.