Ekaitz Goikoetxea: "Barrura begira jartzeak beldurra eragiten digu"

Euskalerria Irratia 2022ko api. 12a, 11:34

'Balio erantzia' izeneko aforismo liburua plazaratu berri du Ekaitz Goikoetxea idazle, bertsolari eta irakasle beasaindarrak. Esaldi labur eta zehatzen bidez hainbat gairen inguruko gogoeta egitea proposatzen digu. Aldi berean, isiltasunaren aldarria egiten du egileak lan honekin. 

Sinopsia

Arlo asko landu dituen sortzailea da Ekaitz Goikoetxea. Bertso mundutik hasi zen, eta, azken urteotan, bertso-paperak eta aforismoak lantzen aritu da, bai eta sari mordoa irabazi ere. Horrez gain, "Trans-formatzen" dokumentalaren egile izan da Garazi Zabaleta eta Aitor Lanasekin batera, Huntza taldearentzat hainbat abestitz idatzi ditu. Gaur egun, Popatik bandako kide da, Kimua Dantza Kolektiboko dantzariekin “GenEroa” emanaldia eta Josu Maroto marrazkilariarekin “Balio erantzia” erakusketa aurkezten ari da herriz herri. Egun Tolosan dago hilaren 23ra arte, Aranburu Jauregian. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!