"Dzist-dzast" haurrentzako antzezlana estreinatuko da larunbat honetan

Euskalerria Irratia 2022ko api. 8a, 14:03

Antzerki Eskolak eta Iruñeko Udalak antolatzen duten haurrentzako antzerki testuen lehiaketaren XXX.garren edizioan saritua izan zen lana da orain oholtzara eramanen dutena. Pablo Barrioren lanak hiru belaunalditako familia bereko hiru emakume ditu  protagonista. Xabier Artieda muntaiaren zuzendariarekin mintzatu gara Metropoli Foralean. 

Eva Azpilikueta, Itsaso Etxeberria, Xabier Flamarique eta Jaione Urtasun dira lan honetako aktoreak eta pertsonaiei bizia emateko maskarak erabiliko dituzte, txantreako Martiartu Atelierrean antzezlan honetarako propio prestatu dituztenak.

Estreinldia larunbatean izanen da, arratsaldeko 18:00etan eta datorren astean goizez, hainbat emanaldi eginen dituzte hainbat ikastetxetako ikasleentzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!