Zuhaitz Gurrutxaga: "Urduritasunaren zaldiak lotzen ikasi behar da eszenatokira atera baino lehen"

Euskalerria Irratia 2022ko api. 5a, 18:26

Asteazken honetan Irrizikloaren azken saioa eskainiko dute NAEn: "Lehendakari gaia" Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreekin. Lehendakari hautatu berriari nerbio-tik bat jarri zaio aurpegian inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari denean. Horri aurre egiteko psikiatra baten laguntza eskatuko du.  

Lehendakari gaia
Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga.
Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Kendu ezina. ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da.
Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zein bestea, euren eginkizunetan bokaziodunak al dira?
Egilea: Ramon Mandaula Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi Antzezleak: Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga.

IRRIZIKLO 2022 zikloa Nafarroako Antzerki Eskolan, Apirilaren 6an, 19:00etan. Sarrerak salgai lehiatilan eta www.laescueladeteatro.com webgunean. (Sarrera: 5 € )

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!