Jokin Barriola (Burutik): "Musika kontsumitzeko moduari kritika egin nahi genion"

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 31a, 20:35

Burutik taldeak 15", bere disko berria aurkeztuko du ostiral honetan Laban arratsaldeko 18.00etan eta larunbatean beste zuzeneko bat eginen du Aitzina tabernan. 

Rocka eta akordeoia bateratzea da Iruñerriko talde honen zigilua.  Erromeria talde gisa hasi zen baina pandemiaren garaian bira eman eta bide berriak urratzen hasi ziren. Oraingoan, beren bigarren diskoan, 10 kantu berri plazaratu dituzte. 15 segundu eman diote izena lan berriari eta Jokin Barriola taldeko kideak azaldu digu Irrintzi Plazan 15 segunduko abestia egin dutela musikaren kontsumo azkarra eta axolagabeari kritika egiteko.

Beste kanta batean, Kolpatzea izenekoan Ibai Osinagaren kolaborazioa izan dute. Disko sendo eta interesgarria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!