Ttittika Recalt: "Zulo batetik gatoz, zulora goaz. Bizitza bi arrakalen arteko tartea da"

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 24a, 19:56

Zuberoatik etorriko zaigu igande arratsaldean antzezlan berri bat: 'Harri minak', Bonbon beltz taldeak sortutakoa. Atarrabaiako Kultur Etxean eskainiko dute 19:30ean. Udalbiltzak sustatutako Geuretik sortuak ekimenaren baitan eginiko lana da. Ttittika Recalt, testuaren egilea eta aktorea, Irrintzi Plazan izan dugu.  

 Euskarazko kultura sorkuntza sustatzeko bekak eman ditu Udalbiltzak eta horri esker 26 lan berri sortu dira, orain Euskal Herrian barrena erakusten ari direnak.

Sortzaileek berea ez den herri edo hiri batean egin dute hainbat astetako egonaldia lan horiek abian jartzeko eta talde zuberotarraren kasuan, Oñatin izan ziren. Han zuloaren ideiaren inguruan hasi ziren hausnarrean. Zulo geografikoak eta bestelakoak, Ttittika Recalt, testuaren egilea eta aktoreak azaldu digun bezala.

 

Harri mina

Egilea: Josune Gorostegui, Dominika Recalt (Titika)
Zuzendaritza
: Amancay Gaztañaga
Interpreteak: Josune Gorostegui, Dominika Recalt (Titika)

Bizitzak bi zuloren artean dirau: zulo batetik gatoz, zulora goaz. Bi arrailduko tartea. Hutsuneak bete nahian igarotzen dugun tartea. Harriko zuloa, herriko zauria. Ekin eta ekin, tirita jarri eta jarri. Zauria dago hor, baina… -dio orbainak. Zuloak min ematen al dio harriari?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!