Olatz Beobide: "Gero ete nomofobikoak gara gehienok"

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 22a, 19:43

Nomofobikak taldeak “Hackerrak” antzezlana eskainiko du Irriziklon asteazken honetan, 19:00etan, Nafarroako Antzerki eskolan.

Mugikorrik gabe egotearen beldurrari esaten zaio 'nomofobia'. Mugikorra eskura izan ez, eta antsietatea, estresa edo aldarte-gorabeherak sumatzea nomofobiaren sintoma izan daiteke


Lau urte pasa dira Nomofobikak taldeak “Sarean Kateatuak” antzezlanarekin “Poltsiko Antzerki Saria” irabazi zutenetik. 120 emanaldi baino gehiago egin dituzte, kultur-etxe, areto, plaza eta ikastetxeetan. “Orain, nomofobia bezalako gai batekin kritika eta umorea barra-barra zabaltzea lortu dugu.”

Nomofobikak proiektu berri batekin dator: “HACKERRAK”. Olatz Beobidek azaldu duen bezala “ Unibertso zabala dugu oraingoan: Robotika, adimen artifiziala, datuen lapurketa masiboa, cookiak, algoritmoak, etab.Gure harremanak egunetik egunera aldatuz doaz: gure lana robotizatzen hasi dira, GAFA (Google, Apple, Facebook eta Amazon) bezalako plataformek komertzio txikia ordezkatu nahi dute. Iraultza baten hasieran gaude: IV. industria iraultza. Gizateriak inoiz bizi ez duen hori, abiada bizian dator orain.”

Lan falta dela eta, hiru aktoreek onartzen dute robotika aztertzeko adimen emozionaleko proba batzuetan parte hartzea. Probak egin ahala beraien eginbeharra alboratu eta ozen adieraziko dituzte beraien sentipenak; hacker komando bat sortzeko beharraz arituko dira, edota oso lodia den Interneteko kablea mozteaz.


Autoretza: Ana Pérez, Olatz Beobide, Belén Cruz, Patxi Pérez 

Antzezleak: Belén Cruz, Olatz Beobide, Arkaitz Garziandia. Zuzendaritza: Ana Pérez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!