Nobela historikoa, fikzioa eta erotismoa nahastu ditu Patxi Irurzunek lan berrian

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 13a, 19:57

"El tren de los locos" da idazle iruindarrak kaleratu duen lan berria. Gipuzkoako Santa Agedako bainuetxean, Cánovas del Castillo hil zuten tokian, abiatzen da narrazioa.  

1897ko udan Michele Angiolillo anarkista italiarrak Antonio Cánovas del Castillo, Espainiako Gobernuko presidentea, hiru tiroz hil zuen. Magnizidioa Gipuzkoako Santa Agedako bainuetxe aristokratikoan gertatzen da, atentatuaren ondoren gainbeheran egin, eta urtebete geroago ospitale psikiatriko bihurtuko zen. Maurizia bainuetxeko langilearen begiradatik ezagutuko dugu tokia.  Lehenik urrezko urteak (dantzak eta paseoak, jaiak, kasinoa, belle epoque) eta, ondoren, Zaragoza eta Valladolideko eroetxeetatik pazienteak trenez ekartzen zituztenekoa.

Canovasen hilketa baino urtebete lehenago, Xalbadorrek, Mauriziaren mutil-laguna eta pilotariak, hiru tiro jaso zituen. Zauriak sendatutakoan,  bere erasotzaile misteriotsua bilatzeari ekin zion, eta haren atzetik ibili zen hainbat hiritan zehar. Horrela Xalbador apatxeetako kide izanen da Parisen, hiria izutzen duten banda gazte arriskutsuan, Bartzelonako edo Madrilgo aldiri baztertuetan ibiliko da, eta bertan pornografoa edota hildakoen argazkilaria izanen da.

'Los dueños del vient'o lanaren egilearen lan berria dugu, beraz, 'El tren de los locos', abenturazko eleberri historikoa, eta nobela beltzetik eta  erotikotik ere baduena eta dena noski, Patxi Irurzun idazle iruindarraren umore bereziarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!