Ostegunetik errekari kezkaz begiratu zioten Uharten. Gertatutakoak, baina, aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Hiru egun igaro dira, eta ur emaria gutxitu den arren, oraindik ura pilatuta dago eremu askotan. Hala, kaltea zenbaterainokoa izan den neurtzea zaila egiten zaie udalean.
Baratze gunean eta kirol azpiegituran izan dira, orain arte ikusi dutenaren arabera kalterik handienak. Asteburuan kirol gunea garbitzeko lanean aritu dira udal langileak. Baratzeetan oraindik zaila dute ezer egitea, ura kentzerekin batera auzolanean egoerari aurre egitea aztertzen ari dira.