Modu honetara Ingurumen Departamentuak balorazioak eta etorkizunerako proposamenak partekatu nahi ditu giltzarriak diren hiru sektoretako ordezkariekin: erakundeen sektorea, enpresen sektorea eta gizarte mugimenduena. Saioa hiritar guztientzako irekia izanen da eta parte hartzeko aukera ere izanen da txat baten bidez.
Nafarroaren egoeraz ere mintzatuko dira saio honetan. Nafarroako Gobernuak KLINA estrategia dauka abian eta laster Klima Aldaketarako eta Trantsizio Energetikorako Foru Legea edukiko du. Tresna ezinbestekoa izanen da Nafarroan oraingoz, gauzak ez doazelako ongi. Hori esan digu Rafa Alday Ingurumen Kudeaketarako ataldeko teknikariak Irrintzi Plaza saioan.
Bilera honetan Glasgowko gailurrean izan ziren hainbat teknikarik eta adituk hartuko dute, besteak beste Pablo Muñoz Trigo, Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko zuzendari nagusiak. Bileran sartzeko esteka Nafarroako Gobernuaren web gunean aurkitu ahal da edota bestela esak daiteke cambioclimatico@navarra.es helbidera ekatuta.