Arnaitz Fernandez meteorologoak jaso du Gazte Nafarraren saria

Reyes Ilintxeta 2021ko aza. 15a, 20:29

Nafarroako Gazteriaren Institutuak ematen duen Gazte Nafarraren saria aurten 25 urteko fisikari txatrearrari eman diote sare sozialen bidez egiten duen zientzia dibulgazioagatik eta Espainiako Telebistan albistegietako eguraldiaren tartean egiten duen lanarengatik.

Arnaitz Fernandezek 15.000 jarraitzaile ditu Twitterren eta, honetaz gain, hainbat komunikabidetan kolaborazioan egiten ditu, Euskalerria Irrati honetan, besteak bete.

Pozik hartu du saria eta bozgorailu hau baliatu nahi izan du gazteei mezu bat bidaltzeko: gustuko duten hori ikasi eta landu behar dute. 

Ekainaz geroztik Espainiako Telebistako “eguraldi mutila” da Arnaitz. Harro eta pozik hartu zuen talde horretako partaide izateko proposamena.

Honetaz gain beste bi sari banatu ditu Gazteriaren Institutuak:

Gizarte Partaidetzaren Saria Bianako Gazte Berri kolektiboarentzat izan da eta erakundeena San Martin Unxeko udalarentzat, bertako gazteen artean enplegua sustatzeko egiten duen ahaleginarengatik. Aurtengo edizioan aipamen berezia egin diote Aralar elkarteari, 25 urte daramazkielako ludopatiak pairatzen duten pertsona eta familiei laguntza ematen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!