Bazen behin "Ipuingarria izango da" izeneko liburuen festa bat...

Reyes Ilintxeta 2021ko aza. 4a, 20:54

Ostegunean hasita eta igandera arte ipuinak dira protagonistak Karrikirik antolatutako zikloan. Kondestablearen jauregian eta Geltokin goiz eta arratsaldez saio desberdinak egiten ari dira: ipuin kontalariak, tailerrak, helduentzako ipuin kontaketa musikatuak eta baita azkoa ere. Karrikirik 500 ipuin ilustratu baino gehiago jarri ditu ikusgai eta salgai. Handik aritu gara zuzenean Irrintzi Plaza saioan. 

Irrintzi Plaza saioa Geltokitik egin dugu gaur. Zehazki Conda autobusen txarteldegitik eta margo ederrez inguraturik. "Ipuingarria izango da" lau egunetako kultura jarduera edo liburuen festa honetan parte hartzen ari diren hainbat eragile izan ditugu solaskide. 

Goizean Maite Mutuberriarekin mintzatu da Iosu Ganuza gure lankidea. Kondestablean eskaini du haurrentzako tailerra ilustratzaile ultzamarrak eta besteakk beste esan digu iruien bidez hitzez kontatu ezin dituztenak azaltzen dituztela ipuingileek. 

Karrikiri Elkarteko Jon Bujandak azaldu digu zeinen garrantzia handia ematen dien elkarte honek liburu eta ipuinei, besteak beste, euskara txikienei helarazteko. 

Carmen Elvira Pamiela Argitaletxeko kideak Ilargia kulunkantari poegrama tailerra eskaini du gaur Geltokin. Ipuinez, liburuez eta Etxepare Saria bezalako ekimenez mintzatu gara berarekin. 

Ameli proiektua abiatu zuten Irati Celestinok eta Amaia Elizagoienek. Tartean ipuin musikatuak kontatzen dizkiete haur eta familiei. Era askotan kontatu eta kantatzen dituzte, era askotakoak ere, eta publiko guztiei zuzenduak. Elizagoienek dioen moduan "ipuinak oinarrizkoak dira haur eta helduen buruak mugiarazteko, sorkuntza, sormena eta imaginazioa garatzeko". Eta Jaione Urtasun ipuin kontalariarekin aritu gara hitz eta pitz jakiteko zer egin behar den ipuinak ongi kontatzeko.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!