Ximur, Jaso Ikastolaren musikala ikusteko azken aukera ostiral honetan

Reyes Ilintxeta 2021ko urr. 20a, 19:20

 Baluarten izanen da 19:00etatik aurrera,  Jaso Ikastolak maiatzean aurkeztu zuen "Ximur" musikalaren azken emanaldia. 39 ikaslek hartu dute parte alzheimer gaitza ardatz duen lan honetan. 

Jaso Ikastolak Ximur musikala Baluarteko Areto Nagusian taularatuko du ostiralean, hilak 22an, arratsaldeko 19.00etan. Ikastolak abiarazi duen bederatzigarren ikuskizun honetan, 1. eta 4. maila bitarteko ikasle partaideek adinekoen eta alzheimerra duten pertsonen zaintzarekiko sentsibilizazioa landu dute, memoria galtzen den hasi den pailazoaren eta beste hainbat pertsonaiaren eskutik. Euskaltzaindiak eta SEN-ek (Espainiako Neurologia Elkarteak) abalatu duten musikalerako sarrerak 12 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke.
 
Alzheimerraren sintomak nabaritzen hasten den pailazoa da istorio honen protagonista. Bere pailazo hirukotearekin bizitza artistikoaren azken egunek gaixotasunari lekua nola uzten dioten kontatzen digu, bere kontrolpetik at dauden arazoei aurre egiteko beharra duelarik.
 
Imanol Janices, Irantzu Zabalza eta Eva López de Lahoz-en zuzendaritzapean, 40 ikaslek osatzen dute taldea -31 oholtzan izango dira, eta gainerako 9an eginkizun teknikoetan-, eta beraiek sortu dituzte oso-osorik, gidoia, abestiak, koreografiak, eszenografia, jantziak eta soinu eta argiztapen diseinua, zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika proiektu bakar batean batuz. Euskara sustatzea eta kultura egiteko beste modu bat aldarrikatzea ere badute proiektu musikal honen helburuen artean.
 
Irrintzi Plaza saioan Irantzu Zabalza irakaslea eta Irati Sanz ikaslearekin hitz egiteko aukera izan dugu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!