Iaz, pandemiaren ondorioz, Internet bidez jarraitu ahal izan zen edizio berezi bat antolatu ondoren, euskal preso politikoekiko eta haien senideekiko elkartasun jaialdia bere ohiko formatura itzuli da. Atarrabiak Hatortxu Rocken edizio berri bat hartuko du abenduaren 18an. Taldeak datozen asteetan iragarriko dituzte, oraindik ez baitute kartela guztiz itxi.
Sarrerak, dena den, igande honetan jarriko dituzte salgai, 20:00etan, jaialdiaren webgunean. Eta, beti bezala, etekinak sakabanaketak eragindako gastuetarako izango dira.
Beharra handia da, eta horregatik data bakarra ez, bi antolatu dituzte: uztailean bi eguneko Hatortxu rock eginen dute, ohiko formatukoa, Atarrabian ere.
Antolatzaileek dei egin diete boluntarioei jaialdia ahalbidetzeko laguntza eman dezaten.