Jaione Eugi: "Nafarroan 80.000 pertsona bizi dira pobrezian"

Reyes Ilintxeta 2021ko urr. 6a, 19:20

Urriaren 17an Pobreziaren aurkako eguna izanen da. Hori dela eta Pobreziaren eta bazterketaren aurkako Nafarroako Sareak hilabete osorako programazio bat antolatu du. Jaione Eugi da koordinatzailea eta berari galdetu diogu zer nolako pobrezia maila dugun Nafarroan.

33 elkartek hartzen dute parte duela 27 urte eratu zen sare honetan.

jaione Eugik azaldu digun bezala 80.000 pertsona, populazioaren %12, beraz, bada modu batez edo bestez pobrezia egoeran Nafarroan. Halere zenbaki hauei estatistiketatik at gelditzen diren paperik gabeko pertsonak gehitu behar zaizkiela ohartarazi du. Horiek izaten dira, gainera, txirotasun egoera lazgarrienak pairatu ohi dituztenak.   

Urria, pobreziaren aurkako hilabeteko programazioari ostegun honetan emanen diote hasiera Tuterako UNEDen jarritako erakusketaren bidez. Unai Beroizen argazkiak izanen dira ikusgai. Hurrengo saioetan etxebizitza, legedia eta landa eremuko pobreziari buruzko mahinguruak, antolatuko dituzte, besteak beste.

Informazio guztia hemen

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!