Lau urte daramatza Gure Zirkuak Euskal Herriko hainbat tokitan irri eginarazten; baina, saiatu diren arren, Iruñerrian egoteko aukerarik ez du izan orain arte. Hamabost emanaldi aurreikusi zenituzten, eta sarrerak berehala saldu zirela ikusita, hamabi saio gehiago iragarri dituzte.
2019ko urrian izan zen Gure Zirkua azken aldiz Nafarroan. Apirilean hasi zuen aurtengo bira Gure Zirkuak. Karpa berri batean, bai, baina betiko magia eskaintzera iritsi dira Antsoainera.
Gaur 19:00etan izanen da lehenengo saioa, eta Galartzak aurreratu du azken ordukoentzat hogei bat sarrera izanen direla lehiatilan. Urriaren 11tik 27ra artekoak, berriz, gurezirkua.eus atarian daude salgai.