Oihana Torregrosa: "Izadiren beharrak erdigunean jar ditzaten nahi dugu"

Izadik bizitzaren erdia baino gehiago kartzelan eman du; haren gurasoen ondoan. Hiru urte betetzearekin motxiladun umea bilakatuko da. Izadi gurasoekin etxera plataformak protesta eginen du gaur Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean, aurten haren egoerak okerrera egin duela salatzeko.

ETAko kide izatea egotzita kartzelatutako Maria Lizarraga Merino burlatarraren eta Iñigo Gutierrez Carrilloren alaba da Izadi Lizarraga Gutierrez. Haiekin bizi da, Aranguezeko kartzelan. Egungo legea eskuan, hiru hilabete gehiago emango ditu gehienez. Hiru urte betetzen dituenean, gurasoengandik banandu eta zigor pribatiborik gabeko beste senide batzuen tutoretzara igaro beharko du.

Azken urteotako baldintzek aldaketa traumatikoa izatea eragingo duela ohartarazi du Ohina Torregrosak, Iruñerrian Gaur albistegian. 

Espetxe Zuzendaritzak ez du baimendu Izadi kalera senitartekoekin ateratzea: hala oso gutxi ezagutzen duen amonarekin joan beharko du urtarriletik aurrera. Ez hori bakarrik. Haren gurasoengandik urrun izanen da, eta motxiladun umea izatera igaroko da. Egoera iraultzeko borondate politikoa falta dela uste dute.

Protesta arratsaldean izango da, 18:30ean, Iruñeko Merindadeen plazan, Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean.