Kultur arteko ustekabeko topaketak sortuko dituzte Sei elkarteak eta Marta Elia artistak

Euskalerria Irratia 2021ko abu. 26a, 11:39

Antartika Kultur Containerrek BOR-BOR laguntzen lehen deialdian bi proiektu artistiko bultzatuko ditu. Marta Eliak eta Sei elkarteak eginen duten proiektuan jarri dugu gaur fokua: Ustekabeko topaketak

Proposamenak kulturen arteko testuinguruetan elkarrekin sormenez eraikitzeko esku-hartze bat proposatzen du, migratzaileen eta tokiko pertsonen artean komuna dena bilatzera bideratua, topaketa sortzeko. Marta Elia artistak garatu du proiektu artistikoa.

Antartika Kultur Containerrek Covid – 19ak sortutako kalteberatasun-egoerak erreferentziatzat hartzen zituzten proiektuak bilatu ditu. Migrazio-doluko eta familia berrelkartzeko prozesuetan laguntzeko zerbitzu espezializatua da Sei elkartea. Maite Ziganda koordinatzaileak azaldu duenez, migratzen duten pertsonek asko dakite dolu, tristura, bakardade sentimenduei buruz; beraz, ederki lotu zaio proposamena proiektua. 

12.000 euroko diru-laguntza jasoko dute urtean zehar proiektua garatzeko. Urtarrila eta otsaila bitartean eginen dute Ustakabeko topaketa, unea iristen denean aurreiritziekin apurtzeko eta ikasteko parte hartzera deitu dituzte herritarrak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!