Ioseba Jimenez (EH Bildu): "Navarra Sumak ez du barañaindarrekiko konpromisorik"

Hiru dimisio eta bi gaitzespen izan dira azken urtebetean Barañaingo Navarra Suma udal taldean. Udaletxean bizi duten giroaz mintzatu gara Ioseba Jimenez EH Bilduko zinegotziarekin.

Etengabeak izan dira azken batzorde eta osoko bilkuretan Barañaingo Navarra Sumaren kudeaketari oposiziotik egindako kritikak. Osasun krisiaren kudeaketa txarra eta informazio eta gardentasun falta sumatzen dute, eta hori dela eta bi zinegotzi gaitzetsi dituzte EH Bildu, Geroa Bai, PSN y Podemos taldeek. Ondorioz, hiru dimisio izan dira eskuineko hirukoan. Jose Luis Asin Buñuel izan zen lehenengoa, duela urtebete Ciudadanoseko Josu Pozok utzi zuen kargua eta azkena Miguel Angel Cuevas izan da. Bihar gauzatuko da haren dimisioa, osoko bilkuran. 

Zortzi zinegotzi ditu Navarra Sumak Barañainen, eta Jimenezek azaldu duenez, dimisioen ostean alkateak hartu ditu bere gain ardurak. Horrek herria kaltetuko duela salatu du EH Bilduko zinegotziak.