Koldo Martinez: “Hitzarmenaren eguneraketa da egun Nafarroak duen gairik larriena”

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 29a, 10:03

Nafarroaren ekarpena nolako eta zenbatekoa izan behar duen paper gainean jarri behar dela uste du Geroa Baiko Nafarroako senatari autonomikoak. Irailetik aurrera hori izanen du lehentasunetako bat Espainiako Senatutik.

Neurriak aurrera ateratzeko presio tresna da Espainiako Senatua Geroa Baiko senatariaren ustez. Hala, nafarrentzat baliogarri izanen diren kartzelen edota osasun psikologikoaren alorrean egindakoak azpimarratu ditu. Bidea, baina, ez da erraza izan legegintzaldi erdi honetan. Goi ganbera “liskar-toki” bat bilakatu dela uste du, eta horrek jarduna galarazi duela: “Alderdi sozialistak besteen babesa behar du, baina zoritxarrez alderdia ez da fidagarriegia. Eta momentu honetan adostasunak behar dira”. Behin gobernua eratuta, hurrengo hauteskundeetan pentsatzearen kalteaz ohartarazi du Martinezek.

Espainiako Gobernuak egin duen erreforma izan da Senatuan izan den azken aldaketetako bat. PP proposatutako ile-apaindegietako beza jaistearen inguruko senatuaren adostasuna bertan behera utzi ostean, izendatu du Espainiak ministro ganberako presidentea zen Pilar Llop. PSOEk Ander Gil proposatu zuen orduan; eta presidentearen erabakiarekin kexu, Gilen aurka bozkatzear izan da Geroa Bai. PSOErekin bildu eta adostasun konkretu zenbait lortu ondoren baiezko botoa eman dio. “Ikusiko dugu betetzen dituzten, horrek baldintzatuko gure botoa legealdian zehar”, zehaztu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!