Bel Pozueta: "EH Bildu da Kongresuan Nafarroa defendatzen duen bakarra"

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 28a, 10:01

Espainiako Gobernuak Nafarroaren eskuduntzak zehaztea eta gauzatzea izanen du lehentasunetako bat EH Bilduk irailetik aurrera. Legegintzaldiaren erdira iritsi da jardun politikoa, eta balantzea egin du Euskalerria Irratian Bel Pozueta diputatuak.

Espainiako Kongresuan mahai gainean izanen dituzten legeetan Nafarroa txertatzea izanen du helburu irailetik aurrera alderdi abertzaleak. Memoria historikoaren legea, Bai da bai legea edota lanbide hezkuntzako legea azpimarratu ditu Pozuetak. 

Hainbat dira, haren aburuz, Espainiak berehala martxan jarri beharko lituzkeenak: "Trafikoarena eta espetxeetakoa, noski; baina baita unibertsitateen ingurukoa ere. Eskuduntzak garatu behar dira". Eta PSOEri adorea falta zaiola salatu du.

Nafarroaren defentsan EH Bilduk ardura handia duela zehaztu du, ondoan dituen UPNko diputatuak Espainiara begira ari direlako, Pozuetaren esanetan. Salatu duenez gorroto diskurtsoek gero eta presentzia gehiago dute, eta Kongresuko presidenteak EH Bilduren aurkakoak baimendu egiten duela ohartarazi du: "Hori onartezina da". 

Atsasukoentzat "bide itxaropentsua", Europan

Aurreko astean iragarri zutenez, Estrasburgoko Auzitegiak aztertu egingo du Altsasuko gazteek bidezko epaiketa izan ote zuten. Espainiako auzitegiek "etengabe" ukatu dieten justizia Europatik jasotzea espero du Adur Ramirez de Alda Pozuetaren amak. Bide itxaropentxu bat zabaldu dela iritzi dio, baina luzea izanen dela ere ohartarazi du eta ez duela ezer konponduko: "Gutxienez Espainiaren kontra azaltzen bada dugun injustizia agerian geratuko da".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!