2018ean sortu zuten Tatxers taldea Jon Salinas “Sali”, Martin Ziriza eta Iñigo Soriak. Oi! talde bat sortzeko elkartu ziren, baina denborak eta entzuten duten musikaren eraginak, definitzeko zailagoa den EPa egitera eraman ditu.
Konstunbrismotik gertu, kalean topatu dute inspirazioa. Larritzen dituzten ametsak bildu dituzte EPan, errealitatea eta ametsaren arteko nahasketa da lana.
Iazko otsailean, atera zuen maketa: Garaipen kutrea; baina, Chill Mafiaren Zure kebapa abestian egindako kolaborazioak egin ditu ezagun azken urtean. Ez haiek bakarrik, kantuaren fenomenoak Iruñeko musika aitortzeko balio izan duela uste dute.
La Rekba talde donostiarrarekin batera zuzenekoa eskainiko dute, larunbatean 13:00etan, Zentralen. Sarrerak 10 euroan daude salgai, eta gutxi batzuk baino ez dira geratzen.