Saioa Lekunberri: "Kanarietan dauden migratzaileek oso egoera zaila bizi dute"

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 23a, 10:03

Gaur zortzi abiatu zen Mugak Zabalduz karabana Kanaria Uharteetara, Europar Batasunaren migrazio politikak salatzeko. 350 pertsona ari dira parte hartzen seigarren edizioan; Nafarroatik, 27. Horien artean da Saioa Lekunberri.

2016tik, udaro mugako hainbat gune zeharkatzen ditu Mugak Zabalduz karabanak, eta aurten migrazioaren egoera orokorra salatzea ez ezik, Kanarietan dagoen egoera ezagutu eta uharte horietan migrante eta errefuxiatuekin lan egiten duten erakunde eta pertsonekin "sareak" sortzea dute helburu. Orain artekoa aberasgarria izaten ari da oso bertaratu diren nafarrentzat. Hala azaldu digu Saioa Lekunberrik.

Kanaria Handiko La Isletan hasi zen karabana, eta uztailaren 24a arte hainbat ekintza eta protesta egin dituzte uharteetan. Tenerifen daude orain eta bihar amaituko da karabana, eta ondoren ikasten eta ikusten ari direna Nafarroara ekarriko dute 27 ekintzaileek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!