Aurkeztutako euskarazko lanetaik zortzi gipuzkoatik bidaliak dira, bi Bizkaitik, bost Nafarroatik eta beste hiruak zehaztu gabeko tokietatik iritsi dira.
Lierni Azkargorta erizaina da lanbidez eta osasungintza alorreko hitz eta kontzeptuak ekarri nahi izan ditu poesiaren mundura “Eripoemia” izeneko bere lan honetan, Guardasola saioan azaldu digun bezala.
Lierni Azkargortak beste hainbat sari jaso izan ditu orain baino lehen, besteak beste Lizarrako Maria de Maeztu literatur lehiaketan lau aldiz izan da saitua. Orain Iruña Hiria poesia lehiaketa honetako euskarazko ataleko lehen saria jasoko du, 3000 eurorekin hornitua dagoena.