Patxi Irurzunen lan berri hau, aurrekoa bezala, belaunaldi oso baten erretratua da, gazia eta gozoa. Mikatza eta dibertigarria, aldi berean egileak berak azpimarratzen duen bezala.
Lan honetan egileak QR kode batzuk tartekatu ditu orrialdeetan, irakurleari hainbat kantu, bideo eta idazkietara salto egiteko aukera emanez. Gainera liburu honek bonus track moduko bat du: hiru ipuin, kontakizuna osatzeko.
"Chucherias Herodes, Jamerdana hiriaren gida turistikoa" izeneko lan berri honen aurkezpen publikoa eginen du Patxi Irurzunek Liburu azokan astelehenean, arratsaldeko 18:30ean.