Jone Guenetxea: "Dantzan parekidetasuna lortzen ari gara jende askoren lanari esker"

Euskalerria Irratia 2021ko api. 27a, 19:14

"Jantzaria. Tradizioa eta parekidetasuna" dokumentala aurkeztu dute atelehen honetan Iruñean. Bertan azaltzen da nolakoa izan den emakumeen parte hartze publiko eta sozialaren garapena gure herrietako dantza saioetan, Iurretako dantza taldearen istoriaren bidez. Jone Guenetxea da lanaren zuzendarietako bat eta gurekin izan dugu Irrintzi Plazan.  

Gaur egun normaltzat ematen duguna, neska eta mutilak batera dantza saioetan ikustea, ez da egun batetik bestera lortu den zerbait. 2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako Iurretako dantza taldea lehenengoz plazara irtenda. 

Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!