Karrikiri ere plazara aterako da Liburuaren Eguna ospatzera

Euskalerria Irratia 2021ko api. 22a, 19:36

Guztira 12 liburu-dendek aterako dituzte beren liburuak Gazteluko Plazan jarritako postuetara, Nafarroako Liburudenden Elkartearen ekimenez eta Foru Gobernuaren laguntzarekin. Haien artean Karrikiri, Elkar Comedias, Elkar Leire, Abarzuza eta Katakrak. 

Liburuek %10eko deskontua izanen dute eta erosketa bakoitzeko lore bat oparituko da.

Abarzuza, Arcos, Arista, Chundarata, Elkar Comedias, Elkar Leire, Iratxe, Karrikiri, Katakrak, Muga, Troa eta Walden dira kalera aterako diren liburu-dendak, eta goizeko 10:00etatik iluntzeko 21: 00etara egonen dira zabalik.

Nafarroako Liburudenden Elkarteak ohar batean jakinarazi duenez, hitzordu horrekin liburu-dendek "azken hilabeteetan jasotako babesa eskertu" nahi dute, "Liburugintzan eta gizartean betetzen duten paper garrantzitsua azpimarratzeaz gain".
Gainera, "Liburu-dendek bizirik eta aktibo mantentzeko egiten duten borroka" goraipatu dute, "Herri eta hirietako gizarte-, ekonomia- eta kultura-ehuna dinamizatuz, bai eta sektore desberdinetik, administraziotik eta, batez ere, tokiko merkataritza zaintzen ari den gizartetik jasotako laguntza ere, irakurketari eskainitako espazioa eta denbora defendatzeaz gain".
"Iaz ezin izan genuen Liburuaren Eguna ospatu, eta horrek galera ekonomiko handiak ekarri zizkion liburugintzari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!