'Mundu berri bat guztiontzat' lana plazaratu du Bizipozak

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 17a, 20:13

Izaera eta behar bereziko gaiak lantzen dituzten haur eta familien 35 elkartek osatzen dute Bizipoza Elkartea. Orain CD batez eta DVD batez osatutako lana aukeztu dute elkarteen errealitatea ikusarazteko asmoz. Anabel Arraiza lakuntzarrak hartu du parte proiektu honetan. 

Hamabi abestik eta 11 ikus-entzunezko piezak osatzen dute lana. Abestiak Xabier Zabalak sortuak dira. Denera, 34 artistak hartu dute parte proiektuan. Besteak beste, Xabi Solano, Aiora Renteria, Enrique Villarreal, Eñaut Elorrieta, Miren Narbaiza abeslariek; Amets eta Maddalen Arzallus, Miren Amuriza eta Unai Iturriaga bertsolariek; eta Itziar Ituño aktoreak.

 

MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT kantu eta bideoklipak proiektua

MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT kantu eta bideoklipak, BIZIPOZA elkartea osatzen duten 11 elkarteentzako ekoiztutako lana da, 34 euskal sortzaileekin elkarlanean egina.

Bertan 12 abestiz eta 11 bideoklipez osatutako CDa eta DVDa aurkituko dituzue. Proiektua, 34 euskal sortzaileekin elkarlanean ekoiztu dute. 

Honetaz gain, liburuxka formatuan eta elkarteen ilustrazio banarekin, bakoitzaren deskribapena, ipuintxoa (sarrera) eta abestiaren letra topatu ahal izanen dira.

Elkarteen eta euskal kultur sortzaileen arteko elkarlana da elkarteen kantu eta bideoklipen proiektuaren oinarri nagusia.

11 elkartek egunerokoan lantzen dituzten gaiak eta haien errealitateari buruzko abestiak eta bideoklipak dira. Elkarte bakoitzaren mezua musika, hitza eta irudiaren bidez gizarteratzeko helburu dutenak.

12.kanta bat sortu da, Joxe Mari Auzmendiren omenez. Hik Hasiko kidea eta Bizipozako talde eragileko kidea izan zen eta 2020 urtean hil zen. Berak sortutako letrarekin egin da abestia.

FITXA TEKNIKOA

 

-12 kantuen konpositorea: Xabier Zabala

  -Letragileak: Euskal Herriko 12 idazle eta bertsolariak

-Euskal Herriko 22 abeslari.

-Ilustrazioak: Eñaut Aiartzaguena.

-Kantuen grabaketa: ELKAR estudioa

-Bideoak: ARENA ekoiztetxea

 

 

ABESTIAK ETA BIDEOKLIPAK

 

-Aukerak eta zu (Oporrak Bakean) HITZAK: Aner Euzkitze

AHOTSAK: Aitor Gorosabel Garai eta Miren Narbaiza Martiartu

 

 

-Piraten indarra (Aspanogi-Aspanovas elkarteak) HITZAK: Amaia Agirre Arrastoa

AHOTSA: Eñaut Elorrieta

 

-Hemen gaude (Hiru Hamabi elkartea) HITZAK: Julio Soto Ezkurdia

AHOTSAK: Enrique Villarreal Armendariz “El Drogas” eta Oihana Fernandez Iturri

 

-Bizitza da gorputza, askatasuna bihotza (Gehitu elkartea) HITZAK: Bihotz Gorospe

AHOTSAK: Yogurinha Borova, Bihotz Gorospe

 

-Orbainen azpian ( Bihotzez elkartea) HITZAK: Nerea Ibarzabal Salegi AHOTSA: Xabi Solano Maiza

 

-Amigo (Biak Bat elkartea) HITZAK: Leire BilbaoBarruetabeña

AHOTSAK: Mikel Urdangarin Abasolo eta Anabel Arraiza

 

-Haizearekin jolasean (Aspanif elkartea) HITZAK: Unai Iturriaga Zugaza-Artaza AHOTSAK: Gari eta Josu Zabala

 

-Bi(h)urritasun (Seaskako Integrazio batzordea)

HITZAK ETA AHOTSAK: Amets Arzalluz Antia eta Maddalen Arzallus Antia

 

-Maskorraren ipuina (Ulertuz elkartea) HITZAK: Miren Amuriza

AHOTSA: Aiora Renteria (Zea Mays)

 

-Zatoz gure kerara! (Kale Dor Kayiko elkartea) HITZAK: Arkaitz Estiballes Ormaetxea AHOTSA: Itziar Ituño Martinez

 

-Bizipoza auzolan (Bizipoza elkartea) HITZAK: Igor Elortza Aranoa

AHOTSAK: Aitor Gorosabel Garai, Miren Narbaiza Martiartu, Andoni Tolosa Goikoetxea, Maite Larburu, Enrique Villarreal Armendariz “El Drogas”, Oihana Fernandez Iturri, Aiora Renteria (Zea Mays), Gari, Josu Zabala, Igor Elortza Aranoa, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Eñaut Elorrieta, Anabel Arraiza, Mikel Urdangarin Abasolo, Itziar Ituño Martinez, Yogurinha Borova, Xabi Solano Maiza, Amets Arzallus Antia, Maddalen Arzallus Antia

 

-Amets bat eskuetan kantua– (bakarrik abestia)

HITZAK: Joxe Mari Auzmendi

AHOTSAK: Andoni Tolosa Goikoetxea eta Maite Larburu

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!