Funtzioa zein egunetan egingo den ez dute zehaztu, hori dela eta sarrera itzuliko zaie erosi dutenei. Horretarako, Nafarroako Antzerki Eskolarekin harremanetan jartzeko eskatu du udalak.
Estualdi baten erdi-erdian bere harakin izandakora jotzen duen emakumearen TRIPAKI SALDA, haurdunaldi luze baten OILO AMA istorio laburra eta BOXERS, diru erraza lortu nahi duten bi pertsonen showa dira Koxkak osatzen duten piezak. Josune Velez de Mendizabal da aktoreetako bat eta harekin mintzatu gara Irrintzi Plaza saioan.