Bizialdi berri bat hiru liburu interesgarrirentzat

Euskalerria Irratia 2021ko mar. 9a, 19:53

Alessandro Baricco-ren 'Zeta', Alaa Al Aswani-ren 'Jakobian eraikina'  eta  Natalia Ginzburg-en 'Familiako lexikoa' dira Igela argitaletxeak berriz kaleratu dituen lanak, edizio berrituarekin.  Astearte honetan haien aurkezpena eginen da Katakraken. 

Martxoaren 10ean, 19:00etan eginen da lan hauen aurkezpena Katakraken. 

Koldo Biguri da  'Zeta' liburuaren itzultzailea, Arantzazu Royo eta Xabier Olarra 'Jakobian eraikina' lanarena eta Fernando Rey 'Familiako Lexikoa' liburuarena.

Oraingo honetan, gainera, liburuek azal bereziak izanen dituzte, Igelak bertako ilustratzaile gazteei eskatu baitie azalak sortzeko. Danel Agirre zarauztarra eta Oier Zuñiga eta Miren Asian iruindarrak dira lan hauek ilustratu dituztenak.

Lander Majuelo Igela argitaletxeko zuzendari berria, Fernando Rey itzultzailea eta Oier Zuñiga eta Miren asiain ilustratzaileen gogoetak aditu ditugu Irrintzi Plaza saioan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!