Ostalaritzako langileen eskubideak defendatzeko batzarra eratu dute

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 18a, 18:11

Langileen langabezia soldataren %100era arte osatzeko laguntza zuzenak, kaleratzeak debekatzea edota ERTEa bitartean lanbide arteko gutxieneko soldata langile orori bermatzeko eskatu dute.

Nafarroako Gobernua eta patronala interpelatu nahi ditu Nafarroan sortu berri den Ostalaritzako Langileen Asanbladak. Pandemiaren aurretik, egoera prekarioa bizi zutela azaldu dio Euskalerria irratiari Beñat Jusue batzarreko kideak: "Pandemiarekin gure bizi baldintzak kaskartu dira eta prekarietatea areagotu da". Haien aldarrikapenak, baina, bigarren plano batean geratu direla uste dute, eta horregatik batu dira, ostalari langileak kontzientziatzeko eta mobilizatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!