Miasa enpresak likidazioa eskatu du

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 10a, 10:05

Landabenen ziharduten 95 beharginak kaleratzeko enplegu erregulazio espedientea iragarri du.

Huarte famliak Nafarroan zuen azken enpresak, autogintzaren sektoreko Miasak, likidazioa eskatu du. Bere langile guztiak, 95ak, kaleratzeko enplegu erregulazio espedientea iragarri du.

Urrian, enpresak zordunen lehiaketa eskatu zuen, empresa berrindartu ahal izateko. Baina orain, likidazio autoa aurkeztu du.

Enpresa likidazioan sartuta, langileek Fogasarengandik jaso beharko dute kalte ordaina. Landabenen ia 100 lagunek, 95 beharginek ziharduten autoentzako piezka egiten zituen lantegi honetan lanean.

Enpresak CCOOko lau ordezkarik, LABeko bik eta ELAko batek osatutako batzordeari jakinarazi dionez, litekeena da beharginen irteerak mailaz maila egitea datozen hilabeteetan, eskaerak betetzeko.

Siemens Gamesa, M Torres, Miasa, ikastetxeetako jantokietako langileak… zerrenda gero eta luzeagoa da; 2008koaren gero eta antzekoagoa.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!