CCOOk adierazi du "borroka" egingo duela Miasan "enplegua salbatzeko"

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 10a, 12:35

Miasak langile guztiak, 95, kaleratzeko enplegu erregulazio espedientea iragarri du. CCOOk, langile batzordean gehiengoa duen sindikatuak, adierazi du orain “negoziatzea eta irteerak ahalik eta baldintza onenetan egin daitezen borrokatzea" dela helburua.

Autogintzaren sektoreko Miasa enpresak likidazioa eskatu du. Enpresa likidazioan sartuta, langileek Fogasarengandik jaso beharko dute kalte ordaina. Landabenen ia 100 lagunek, 95 beharginek ziharduten autoentzako piezak egiten zituen lantegi honetan lanean.

Egoera horren aurrean, CCOOk, langile batzordean gehiengoa duen sindikatuak (CCOOk lau ordezkari ditu, bi LABek eta ELAk bat), adierazi du orain “negoziatzea eta irteerak ahalik eta baldintza onenetan egin daitezen borrokatzea" dela helburua.

Josema Romeo CCOOeko industria arloko Nafarroako idazkari nagusiak adierazi duenez, Miasak Landabenen duen lantegiaren zati batek bizirik jarraituko duen aztertu behar da. “Ezin dugu hori ziurtatu, baina ahal izanez gero, ahalik eta lanpostu gehien salbatzen saiatuko gara".

Orain enplegu erregulazioko espedientearen negoziazioari aurre egin behar diola nabarmendu du sindikatuak, eta, horretarako, enpresari "argia eta gardena" izateko eskatu dio. "Oraindik ez dugu jarraibiderik enplegu erregulazioko txosten hau nola garatuko den jakiteko”.

Era berean, Landabengo lantegiaren inguruan zuzendaritzak duen jarrera kritikatu du: "Enpresa hemen sortu zen eta lortu zuen errentagarritasunarekin ekoizpena Txinara, AEBetara eta halako tokietara eraman zuen. Eta orain esaten digute ez dela bideragarria munduan zehar beste lantegi batzuk sortu dituen planta hau?".

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!