Marisol: "Pentsaezina da terraza handi bat jartzea Osasun Etxearen ondoan pandemia betean"

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 28a, 18:37

Compañia eta San Jose plazetako bizilagunek harriduraz hartu dute enparantza hauetan terrazak zabaltzeko udalak ireki duen bidea. Hainbat auzolagunak, Hizkuntza Eskolako zuzendaritza taldeak eta Osasun Etxeko zuzendariak manifestu bat kaleratu dute proiektu honen aurka.  

 

Ostalarien egoera zaila ulertzen badute ere, hau ez dela irtenbide onena uste, Marisol Compañia plazako bizilagunak azaldu digun bezala.

Manifestu honen sinatzaileek uste dute terraza berria hauek zarata iturria izan daitekeela bai etxean daudenentzat eta baita hizkuntza eskolan ikasten duten 3.500 ikasleentzat.

Honetaz gain espazio publikoaren okupazioak beste ondorio kaltegarriak ekarriko zituen. Haurrentzako parkean ibiltzen diren txikiek toki gutxiago edukiko lukete, hizkuntza eskolara hurbiltzen direnek zailtasunak sartu aterean edota bizikletak aparkatzeko eta osasun etxera gerturatzen diren pertsonek ere zailagoa izanen zuten, Marisolek azpimarratu duen bezala.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!