Gurutze Santxo: "Batuta indar gehiagoz eginen diogu aurre SACYR enpresari"

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 12a, 13:25

SACYR enpresak Iruñerrian ezarri nahi dituen bost parke eolikoen eraginpean dauden Eguesibar, Esteribar, Ezkabarte, Xulapain, Lizoain-Arriasgoiti, Odieta eta Olaibarko herritarrek Haize Berriak koordinakundea eratu dute.

Iruñerriko iparraldean bost parke eoliko eraikitzeko proiektuak aurkeztu zituen SACYR enpresak iaz. Orotara, 56 haize-sorgailu ezarri nahi ditu. Geroztik, herritar ugari antolatu dira eta proiektu hauekiko desadostasuna erakusteko ekintza ezberdinak egin dituzte: Nafarroako Gobernuko Ingurumen eta Landa Garapenerako Departamentuan ekarpenak aurkeztu, sinadura bilketak, informazio hitzaldiak edota informazio liburuxkak, besteak beste. Orain, beste aurrera pauso bat eman eta Haize Berriak koordindakunde gisa batu dira, tokian-tokiko esperientziak partekatu zein ekintza bateratuak sustatzeko asmoz.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!