Xabier Lete: non hago, zer larretan

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 2a, 10:47

Fermin Erbiti kazetariak Xabier Leteri buruzko irratsaio monografikoa egin du Euskalerria irratian. Olerkigile eta kantaria hil zela hamar urte beteko dira ostiralean. 

Euskal Herrian arrasto sakona utzi duen poeta-kantariaren bizitza eta obrari errepasoa egin dio, Nafarroatik, Fermin Erbiti kazetariak. Xabier Leteren bizitza eta obra aztertu eta ezagutu dutenen testigantzak jasoko ditu Erbitik saioan, horiek Leteren kantu eta hitzekin uztartuz. Ainhoa Urien, Alex Gurrutxaga eta Elixabete Perez Gaztelurekin batera, Leteren obran murgilduko gara; baina, gainera, Lete ongi ezagutu zuten Antton Valverderekin eta Jose Angel Irigarayrekin ere mintzatuko da, haren bizitza gertutik ezagutzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!