Entzutekoak

Euskara hutsean bizitzeari ekin diote gaur Miren Balmaseda eta Begoña Garaikoetxea nafarrek

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 12a, 17:05

Euskal Herriko bederatzi gaztek Gaztealdia izeneko dinamika abiatu dute gaur: euskara hutsean biziko dira gaurtik azaroaren 19ra arte, Euskaraldiaren bezperara arte. 

Iruñea, Tutera, Lasarte-Oria, Sodupe, Plentzia, Zornotza, Bilbo, Donibane Lohizune eta Urepel. Euskal Herriko txoko ezberdinetakoak dira esperimentuan parte hartuko duten gazteak, hain zuzen, eremu geografiko bakoitzeko errealitate soziolinguistikoan haietako bakoitza nola moldatzen den aztertzeko. Iruñeko Arrotxapea auzoko Begoña Garaikoetxea eta tuterako Miren Balmasera dira erronka betetzen saiatuko diren nafarrak.

Ekimenak euskararen erabilera determinatzen duten faktoreak identifikatzea eta ikustaraztea du helburu. Oztopoak aurkituko dituztela jakin badakite. Dena den, arnasguneak ere azpimarratu nahi dituzte eta gazteek euskaraz bizitzeko hautua egitea ere bultzatu nahi dute.

Gaztealdia izena bilatuta Twitter, Instagram eta Facebook sare sozialetan izanen da bederatzi gazteen egunerokoa ezagutzeko aukera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!